XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
16.1. Informazioaren eta enpleguaren iturriak EIN-EKO ENPLEGU -BULEGOAK-Eraman beharreko dokumentazioa:
* NAN.
* Gizarte Segurantzako txartela.
-Izena eman duten pertsonen betebeharrak:
* Enpleguaren eskaria adierazitako egunetan aldiro berritzea.
* lehengo enpresekin izandako elkarrizketen berri ematea.
* Bulegoan hitzordua emandakoan agertzea.
* Beren historial profesionalean izandako aldaketen berri ematea.
-EINek ondoko hauek eskaintzen ditu dohainik:
. * lanpostuen eskaintzak.
* lan-orientazioa.
* Autoenpleguari buruzko informazioa.
-Enplegu-iturria da, oposizio-sistemaren bitartez.
-Eskaintza Estatuko Buletin Ofizialaren bitartez eta Autonomia Erkidegoetako Aldizkarien bitartez egiten da.
MERKATARITZA-GANBARA-Gogokoen ditugun enpresen zerrendak eta horiei buruzko informazioa eskaintzen dute.
ENPRESA-ERAKUNDEAK
. -CEOE
-CEPYME
-Lan-poltsak izaten dituzte, enplegu-eskaintza eta eskariekin.
HAUTAKETA-ENPRESAK-Lanpostuak bete behar dituzten enpresek hala eskatuta egiten dute lana.
ALDI BATERAKO LANEKO ENPRESAK-Beren helburua beste enpresa batzuei aldi baterako uzteko langileak kontratatzea da.
LAN-POLTSAK-Eskaintzen eta eskarien hartzaileak: institutuak, unibertsitateak, elkargo profesionalak, enplegu-agentziak, eta abar.
SENITARTEKOAK ETA EZAGUNAK-Lagungarriak izan daitezkeen pertsonen zerrenda egin, konfiantza-mailaren arabera.
EGUNEROKO PRENTSA ETA ALDIZKARI ESPEZIALIZATUAK-Gehienbat igandeetako prentsan agertzen dira.
-Komeni da prentsa nazionala eta tokian tokikoa erostea.
INDUSTRIA-GIDAK-Dauden enpresei eta beren ezaugarri komertzialei buruzko informazioa eskaintzen duten argitalpenak.